Aholkularitza Zerbitzua
Hari gabeko eta energia urriko teknologietan daukagun ezagutzari esker irtenbide aurreratuak eskaintzeko gai gara. Irtenbide hauei esker, enpresei industria 4.0n haipatzen den digitalizazio prozesua aurrera eramaten laguntzen diegu. WimbiTek taldeak Scrum metodologia eta prototipatze azkarra aplikatzen ditu bere proiektuetan. Bezeroekin etengabeko harremana mantentzen dugunez, produktuen heldutzea modu arinago batean egiten da.
Neurrira eginiko produktuak
Gure ingeniari eta doktore taldeak azken belaunaldiko irtenbide teknologikoak erabiltzen ditu. Gainera, bezero bakoitzaren beharretara egokituta dauden irtenbidean eskaintzen ditugu.
Bideragarritasun teknologikoaren azterketa
Bezeroen ideia teknologikoen bideragarritasun txostenak egiten ditugu. Txosten hauei esker bezeroari jakinarazten diegu ideia hori modu arrakastatsuan aurrera eraman daitekeen.
Enpresei zuzendutako heziketa teknikoa
Menperatzen ditugun edozein arloko heziketa teknikoa eskaintzen diegu enpresei kurtso edo hitzaldi moduan.
Informazio gehiago jakiteko jarri gurekin harremanetan
Hari gabeko sentsoreen bideraketa (WSN)
WSN protokoloetan espezialistak. Sistema hutsegite-toleratzaileak, energetikoki eraginkorrak eta auto-konfiguragarriak.
Hutsegite-toleratzaileak diren sistema banatu dinamikoak
Sistema banatu, dinamiko, eraginkorrak eta hutsegite-tolerantzia duten protokoloen diseinua.
Sentsoreen birtualizazio eta abstrakzioa
Gai gara sentsore desberdinetatik denbora errealean jasotzen diren datuen testuinguru-informazioa ateratzeko.
Prototipatze azkarra
Framework propioak ditugu denbora tarte motzean aplikazio erabilgarriak lortzeko.
Middleware
Maila baxuko eta altuko zerbitzuen arteko elkarreragingarritasuna era gardenean egiten dugu.
Hari gabeko komunikazioa
Hari gabeko protokolo desberdin askotan adituak gara. Besteak beste, SigFox™, LoRa eta satelite bidezko komunikazioetan.
Gizaki-konputagailu arteko elkarrekintza
Produktu edo zerbitzu bat garatzerako garaian erabiltzaileak duen esperientzia aztertzen dugu honen erabilera erosoagoa eta errazagoa izan dadin.
Kontsumo txikia
Kontsumo txikiko mikroprozesadore eta software eraginkorren erabilera.
Energy harvesting
Eguzki zelulei esker etengabe funtzionamenduan dauden gailu autonomoak garatzen ditugu.
Inprimatutako zirkuituen diseinua
Erabiltzaileen beharrak kontutan hartzen ditugu gailuen atal elektronikoa garatzeko garaian.
3D inprimaketa
SLA 3D inprimaketa erabiltzen dugu nahi den neurriko kapsulatua egiteko.
Miniaturizazioa
Lortutako esperientziari esker gailuen tamaina eta pisua murrizteko gai gara.